Horma irudia Aribe herrian, Aezkoan, Nafarroa. Nafarroako pirineotan kokatua, bailara hau Irati oihanaren ondoan dago, Europako baso zabalenetako bat. Bailarako herritarrak oso aintzinetik artzantza eta basogintza izan dute bizimodu. Kolorez betetako horma irudi honek lurrean eta gure arbasoen bizimoduan sustraitutako etorkizuna sinbolizatzen du.
