“Gure etxea” jubilatuen elkartea eta eskolen artean dagoen horma irudia. Fatxada “lorezainaren etxean” dago, XX. Mendeko eraikina, jauntxoaren zerbitzuaren etxea zen eta zubi batek lotzen omen zituen. Belaunaldien arteko “zubia” sinbolizatu nahi izan dugu. Kasu honetan helburu nagusia poztasuna transmititzea zen, bai erretratuekin eta baita kolorearekin ere, inguruari indar berezia emateko.




