Lekuak berritu, edertu eta eraldatzeko tresna gisa ulertzen dugu pintura mural eta diseinua. Bizi garen inguru urbanoa geroz eta teknologiko eta artifizialagoa den garai hauetan, gure helburua inguru hori jendea eta komunitatearentzako hurbilagoa eta naturalagoa bihurtzea da.
Muralismoak eta graffitiak bizi garen espazio hauek berritzeko hamaika aukera eskeintzen dizkigu. Fatxada edo eraikin bat edertu eta ezberdintzeko modu original bat dira. Ideia bat, bertako historia edo kultura irudikatu ditzakegu. Espazio naturalago bat sortu eta gure ingurunea hobetu.
Azal edo pareta bakoitzak bere izaera edo historia berezia dauka. Batzutan paramentuen prestaketa on bat beharrezkoa izaten da egingo den lanak urte askotan iraun dezan. Paretaren azterketa egin eta obraren ejekuzio on batez arduratzen gara edota laguntza teknikoa eskeintzen dugu hortarako.
Pintura, kolorea, artea, kultura eta natura. Artea gure bizitzak eta ingurua hobetzeko bide bat. Proiektu bakoitza berezia da guretzako eta horrela lan egiten dugu. Hau da gure pasioa.