Larrahe

Larunbe

Larunbe (Nafarroa). Aranzadi Zientzia Elkarteak urteak daramatza Arriaundi mendi gailurrean (942 m) indusketa arkeologikoa egiten. Bertan XII mendeko monastegi bat aurkitu zen eta putzu baten barruan erromatar garaiko “ara votiva” bat. Horma irudi honek aldare horrek duen inskripzioan esaten dena irudikatzen du.

Inskripzioan Valeria Vitela emakumeak “Larrahe” jainko baskoia gurtzen du. Horma irudian aldarea bera margotu dugu eta bertan esaten dena sinbolikoki irudikatu.

“Larrahe” larreetako euskal jainkoa omen zen. Eguzkia eta egunsentia daude, izadiaren sortzaile. Amalurra, mendiak eta larreak. Eta emakume bat, Valeria. Gora begiratzen du jainkoekin konektatuko balu bezala. Ondoan behi gorri bat dauka, euskal mitologian ikono bat eta Valeriaren abizenak, “Vitelak”, latinez txekorra esan nahi du gainera. Inguruan txoriak eta arranoa dauzka. Erromatarrek baskoi aztiak eramaten omen zituzten Erromara, igarlerik onenak omen ziren. Txorien hegaldien arabera igartzen zuten etorkizuna. Horregatik txoriak.

Arriaunditik gainera, Irulegi ikus daiteke eta keinu bat da 2021an Irulegin aurkitu zen brontzezko eskuari. Erromatarren garaikoa ere eta “sorioneku” terminoa agertzen da bertan. Txori onekoa, zorionekoa.

Iker Uribe
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.