1931ko Altsasuko plazaren argazki zaharrean oinarritutako horma irudia. Festa eguna, feriak seguraski, plazan frontoi zaharra kokatzen zen eta pilota partidu bat ikus dezakegu bertan. Plazaz jendez lepo dago eta eraikin esanguratsuenak eta kiosko zaharra agertzen dira bertan. Horma irudiak herrien historia, ohitura, nortasun eta momentu zehatz bat balorean jartzeko tresna artistiko itzelak izan daitezke.


