XX. Mende hasierako trinketea eta Lekunberriko frontoia, Nafarroan. Eraikinen fatxada oso degradatua zegoen eta lan handia egin zen aurretik saneatu eta prestatzeko.
Aintzinean, gune hau herriko plaza zen eta “anilloa” bezala ezagutzen zen zirkulo bat zegoen korrikalari lasterketak egiteko. Herri kirolak, aizkolariak, korrikalariak eta pilota, horma irudiaren diseinurako oinarri izan dira. Berdea eta gorria nagusi izan dira, Lekunberriko kolore adierazgarriak.





