Horma irudia Bakion, Bizkaian. Fatxada Txakolingunearen ondoan dagoen pilotalekuaren atzekaldean dago. Irudi diseinurako Eulalia Abaitua argazkilariaren 1900eko argazki bat erabili dugu. Argazki honetan mahatsondo parra baten azpian bi emakume agertzen dira. Bat esne saltzailea eta bestea etxeko Andrea. Gure arbaso eta historiari omenaldia eta baita emakume langileei omenaldia.




